Esnatu berria naiz eta ez dut ireki nahi libratuko omen nauen ate sorta. Leihoekin aski zait, ez dago inor gure zai jendez gainezka dagoen kale horretan
Argia profitatuz amets bat idatzi dut herri nekatu honen azalean Ea irauten duen, badakizue hemen memoria ezabatzen digutela
Tristea da dena ospatu behar hau oraindikan dena lortzeke badago orekak ez du balio lurrean zaudenean orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean
Gure gezur propioak sinetsi ditugula besteen gezurrekin aspertuta. Lider bat behar dugula dio liderra izan nahi duenak
Tristea da dena ospatu behar hau oraindikan dena lortzeke badago orekak ez du balio lurrean zaudenean orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean
Argia profitatuz amets bat idatzi dut herri nekatu honen azalean.
Lider bat behar dugula dio liderra izan nahi duenak
Compositores: Aitor Goicoechea Azpiroz (SGAE), Gorka Urbizu Ruiz, Mikel Lopez Larralde (SGAE)Editor: Jarauta S L Ediciones Musicales (SGAE)ECAD verificado obra #6632842 em 29/Mai/2024 com dados da UBEM